XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laburpen gisa

Lehen esanak baditugu ere, bil ditzagun hemen laburki batasunaren aldeko jarrera honen ezaugarriak: - Gure lanetan izan den eboluzioa, bistan dago baterakuntzaren bidetik joan dela, haseran sakabanaturik zeuden taldeak elizbarruti-arteko talde batera bildu bait ziren.

- Geroztik eta joan deneko hamar urte hontan, elkarrekin egiten ditugu guztioi dagozkigun lanak.

Jokabide hau sendotu egin da eta gauza sistematikoa eta ofiziala bihurtu, ez liturgi-lanetarako bakarrik, baizik beste lan guztietarako ere bai.

- Euskararen egiturazko egokitasunari eta jatortasunari eman dio gure taldeak lehen mailako garrantzia.

Hortan saiatu da batipat.

Eta hori euskalkien arteko hurbiltasuna bilatuz, eta euskara baturako materialak euskalki bizietan hedatutako esaeretatik bilduz, hizkuntzaren aberasgarri eta sendogarri.

- Eta azkenik, urte hauetan hizkuntzaren zerbitzutan lan egin duten erakundeen eta bereziki Euskaltzaindiaren zuzenbideak gogo onez hartzen ditu, eta erabili ere bai egoki ikusten duen neurrian.

Guzti hauetan pastoralgintzak jartzen dizkion mugez gainera ez dugu ahaztu behar gure nundik norakoa.

Azkena

Bukatzeko esan dezagun, Elizaren jokabide eta erabakietan zenbait puntu diskutigarri izatea ez dela harritzekoa; erabaki hauek gure historiaren une jakinetan hartuak izanik, beraren aztarrenak agerian gelditzen direla; une jakin bateko pedagogia eta jendeen psikologia kontutan hartzea gauza beharrezkoa dela; eta ez duela esan nahi behin betiko erabakiak direnik.